Prozesua abiatzen da Servatasi eginiko eskaerarekin. Ondoren tasazio eskaera eskatu den zonaldean esperientzia kontrastatua duen teknikari bati txosten bat egiteko eskatuko zaio. Teknikariari txostenaren eskaerarekin batera Servatasen esku dagoen informazio guztia bidaliko zaio; izan ere, zabaldu daitekeen informazioa izango da beti, balorazio txosten bakoitzaren berezko beharren araberakoa.
Teknikariak lana hasiko du dokumentazioa aztertuz eta baloratu behar den higiezinean bisita bat egingo du neurriak hartzeko, planoa egiteko hala behar denean, eta eraikinari eta zonaldeari buruzko datuak jasotzeko, besteak beste, baloratu behar diren eta inguruko elementuen kalitate eta kontserbazio egoerari buruzkoak.
Bisita burutu ondoren, teknikariak alderaketa egingo du bere esku duen dokumentazioa bisitan frogatutako datuekin; eta azterketa prozesua egin eta txostena landuko du. Labur aipatuta ondoren zehazten diren prozesuak jarraitzen ditu txostena egiteko:
- Baloratu beharreko higiezinaren alderdi formalen deskribapena.
- Baloratu beharreko higiezinaren antzeko laginen bilaketa eta azterketa konparatiboa.
- Berrezartze-balio garbiaren ezarpena kosteen metodoa jarraituz lurzoruen balioen, eraikitze kostuen eta baloratu beharreko higiezinari aplikagarria zaion balio galtzeen arabera.
- Merkatu balio baten ezarpena merkatuko laginetan oinarritutako konparaketa eginez.
- Txostena egitea.
Txostena amaitu ondoren Servataseko bulegoetara bidaltzen da, eta bertan, tasazioen kontrolen departamentuak haren berrikuspena egiten du Servatasen ezarrita dagoen ISO 9001:2000 kalitate sisteman erabakitako prozedurei jarraiki, eta alderdi formalak zein tasazioaren berezko alderdiak eta izaera ekonomikokoak berrikusten ditu.
Txostena egiaztatu ondoren administrazio departamentuko prozesuetara pasatuko da, txostena inprimatu eta koadernatzeko. Azkenik, bezeroari emango zaio.