SERVATASek era guztietako ondasun higiezinen balorazio, tasazio eta txosten tekniko eta komertzialak egiten ditu eta sektorean 25 urteko esperientzia duen enpresa da.
SERVICIOS VASCOS DE TASACIONES S.A. (SERVATAS) 1984an sortu zen, 1981eko martxoaren 25eko Hipoteka merkatuaren Legea garatu zuen 685/82 EDn ezarritakoaren arabera.
Ekonomia eta Ogasun ministerioak homologatu zuen eta halaxe ageri da 7. zenbakiarekin inskribaturik Espainiako Bankuko Tasaziorako Sozietateen Erregistro Berezian (B.E. 4307 kodea).
Espainiako balorazio sozietateen elkargo profesionaleko kide da (ATASA).
SERVATASek Bilbon ditu egoitza soziala eta bulego nagusiak, eta beste ordezkaritzak Donostian, Gasteizen eta Madrilen ditu.