Enpresaren plantila finkoa 25 lagunek osatzen dute, horietatik 10 teknikariak dira eta gainerako 15ak administrazioko langileak. Aipatutakoez gain, elkartearen ohiko kide eta laguntzaile iraunkor gisa, beren profesioen jardunetan 130 tituludun profesional aritzen dira.
Balorazio lanen garapenerako, bai Elkarteak berak bai gurekin lankidetzan aritzen diren teknikariek bere esku dituzte hainbat tresna eta baliabide informatiko, indarrean dagoen legediaren araberako txostenak egitea ahalbidetzen dutenak.
Internet eta posta elektroniko bidezko konexioak egindako lanak gure bulegoetako bakoitzean ezarritako kontrol zentroetara berehala bidaltzea ahalbidetzen du.
Tasazio lanak egiteko laguntza elementu gisa gure teknikariek sarbidea dute zenbait datu basetan. Horietan azken urteetan egindako tasazioei eta konparazioaren metodoan tasazioak egiteko erabiltzen diren lagin-lekukoei buruzko informazioa jasota dago. Datu-base hori aberastu egiten da tasazio berri bakoitzean bildutako laginekin, beraz, merkatuaren azterketarako eta balioen bilakaeraren ezagutzarako tresna eraginkorra da.